domingo, 7 de febrero de 2010

ANBOTOKO MARI

Anbotoko Mari

Diego Lopez Harokoa XIV.mendean bizi izan zen.Ehiztari amorratua zenez Anbotor
a sarritan joaten omen zen basurde edo animali basatiren baten bila.
Behin ehizan zebilela kantu eder bat entzun eta liluratuta gelditu zen.Ahots horren jabearengana abiatu eta inoiz ikusi zuen emakumerik ederrenaren aurrean aurkitu zen: Argal-argala, azal zuria eta leuna,begi beltz eder eta sakona
k,ile hori luzea eta fina. Don Diego bera ere gizon dotorea eta galanta zen. Elkar maitemindu ziren eta ezkontzea erabaki zuten. Marik baldintza bat jarri zion, ezin zuen bere aurrean aitarenik egin.

Ezkondu eta D. Diegoren gaztelura bizitzera joan ziren. Bi seme-alaba eduki zituzten eta oso zoriontsuak izan ziren.Baina egun batean, D. Diegok ehizatik basurde ederra ekarri zuen.
Basurdea afaltzeko prestatu zuten eta jaten ari zirela bi txakur sartu ziren sukaldera: Bata handi-handia eta bestea txiki-txikia . Zaunka hasi ziren janari eske. D.Diegok alaiki basurdearen han
ka bota zien.Txakurrak elkarren artean borrokan hasi ziren eta txikiak handia hil zuen.


Orduan,D.Di
egok harrituta eta gura barik” aitaren eta semearen” egin eta esan zuen;
-Jainko laztana,zer gertatu da hemen! -une horretan,bertan, Marik alaba hartu zuen eta hegan
Anbotorantz abiatu zen.

Urte batzuk pasatu eta gero D.Diego, Gaztelako lurraldeetan preso hartu zuten.
Iñigo Gerra, Mari eta Diegoren semea, amari laguntza eske joan zitzaion Anbotora. Berak zaldi zuri magiko bat ema
n zion.

Iñigo Gerra, Toledora bere aitaren bila joan zen. Aita espetxetik
ate
ra zuen eta zaldi magikoaren gainean etxerako bidean jarri ziren. Don Diego oso zoriontsua izan zen Gaztelako lurraldeak utzi eta berriro ere Bilborantza zihoala ikusirik.

Don Diegok bere barruan bazuen susmoa Mari izan zela bera kartzelatik a
teratzeko laguntza eman zuena.
Egun horretatik aurrera, Don Diego, Bilboko Jaunaren etxean hiltzen diren behi guztien tripakiak Anbotoko haitzik garaien
ean jartzen dira Mariren omenez.

“Euskal Leiendak” liburutik hartuta (Erein)